Doneztebarrak Merkatarien elkarteak abenduaren 28an banatu zituen Herriko Etxean Eguberrietako kanpainaren barrenean antolatu zuen eskaparate lehiaketaren sariak. Miguel San Miguel alkateak eta Juana Mari Muñoz zinegotziak banatu zituzten diplomak. Lehen saria Lakar Etxearentzat izan zen eta Isabel Lakarrek hartu zuen; bigarren saria Cosas de Casa dendako Mari Carmen Larraintzarrek eskuratu zuen eta hirugarren postuko bi sari banatu ziren, Kukuka dendako Natalia eta Idoia Rekarterentzat eta Belen loredendako Ana Mari Arregirentzat. Honek, publikoaren saria ere eskuratu zuen.