Abian da eskuz binakako Malerrekako VIII. pilota txapelketa

TTIPI TTAPA 2010eko urtarrilaren 20a

7 kategoriatan, 192 bikote ari dira parte hartzen

192 bikotek eman diote hasiera aurten zortzigarrenez jokatzen ari den eta Erreka elkarteak antolatzen duen Malerreka­ko eskuz binakako pilota txapelketari. Joan den astean jokatu ziren lehen partidak, eta final haundiak otsailaren 27an jokatuko dira Donezteben.
Zazpi kategoriatan banatuta ari dira 192 bikoteak: benjaminetan 24 bikote ari dira eta partida guztiak Legasako frontoian jokatuko dira. Alebinetan 32 bikote ari dira, eta maila honetako partidak Iruritan jokatuko dira. Infantiletan ere 32  dira bikoteak eta partidak Lesakan izanen dira; 24 bikote kadeteek Berako Eztegara pilotalekuan jokatuko dituzte norgehiagokak. Jubenilak, 32 bikote, Donezteben ariko dira. Kategoria hauetako lehia guztiak igandetan jokatuko dira, 09:30ean hasita.
22 urtez beheitiko kategorian ariko diren  32 bikoteek asteazkenetan jokatuko dute, Beran, 16:30etik aitzinera. Eta elite mailako 16 bikoteak, egun eta ordu berean, baina Donezteben ariko dira, hauek ere asteazken arratsaldetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun