Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa bat Sunbillan eginen da

Jaione OTXANDORENA 2010eko urtarrilaren 20a

Ulibeltzak Elkartean jokatuko da

Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa bat Sunbillan jokatuko da ortziral honetan, hilak 22. Ulibeltzak Elkartean izanen da, 22:00etan. Izen-eman nahi duenak 21:30etik 22:00etara egin beharko du.
Irabazten duen bikoteak martxoaren 6an izanen du hurrengo kanporaketa, Iruñeko Arrano elkartean 21:30ean. Finala, berriz, joan den urtean bezala, Seguran (Gipuzkoa) izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun