Abenduaren 27an akautu zituzten Larraburua Jubilatu Elkartean aurtengo mus eta partxis txapelketak. Musean Santiago Olasagasti eta Daniel Iparragirre izan ziren txapeldun eta Jesus Ansalas eta Mattin Zelaieta azpitxapeldun. Partxisean, berriz, emakumeak bakarrik aritu ziren eta Juana Mari Arburua eta Enkarna Iparragirre izan ziren irabazleak. Bigarren postua Pakita Danboriena eta Kandida Elizaldek lortu zuten. Parte-hartzaile guztiak bazkari eder baten bueltan elkartu ziren eta ondotik, txapelak, lore-sortak eta trofeoak banatu zituzten. Orain magra txapelketarekin hasi dira.