Etxalar dantzarien herri bihurtuko da abudo. Haur eta heldu, denak dantzan ari baitira. Azken asteotan dantzak ikasten hasi direnak 4 eta 5 urteko neska-mutikoak izan dira, Anabel Arburua herritarrarekin. Altxata Kultur Elkarteak proposatuta hasi da klaseak ematen Anabel eta astearteetan biltzen da gaztetxoekin, 17:00etatik 17:30era. Dena den, azaldu digunez, «haurrak gustura badaude, luzatu eginen dugu».