Malerrekako eskuz binakako zortzigarren txapelketako lehen partidak jokatu ziren asteazken arratsaldean, sub-22 eta elite mailan.
Elite
Donezteben, elite mailako hiru partida jokatu ziren. Huarteko Yoldik eta Errekako Madariagak 22 eta 5 irabazi zieten Villabonako Lizaso eta Errekari. Maeztuko Jauregik eta Titin III taldeko Peñas-ek ustekabea eman eta gaur egungo txapeldunak, Hernaniko Esnal eta Gorrotxategi menperatu zituzten, 22-15. Lesakako Irigoien eta Leitzako Iparagirrek 22 eta 5 irabazi zieten Salaberria eta Uzkudun azpeitiarrei. Txarutako Pikabea eta Arraztoak zuzenean aitzinera eginen dute, Altsasuko Lazkoz eta Otxotorenak ez baitute parte hartuko azkenean.
Sub-22
Sub-22 kategoriako zortzi partida jokatzekoak ziren Berako Eztegara pilotalekuan, baina lau bikotek huts egin zutenez, lau bakarrik jokatu ziren. Zugarraldeko Tainta eta Grajalek 18 eta 9 irabazi zieten Aurrera Saiazeko Perez eta Errekako Zelaietari. Azpeitiko Ilunpeko Iriondo eta Murgiondok 18 eta 13 irabazi zieten Oberenako Soto eta Artuch-i. Aldabideko Ezkurdia eta Lukinek 18 eta 9 irabazi zieten Azkoitiako Andueza eta Zendoiari eta Gure Txokoako Bilbao eta Errekako Baleztenak 18 eta 6 irabazi zieten Olaztiko Sutegiko Alonso eta Etxeberriari. Irabazleekin batera, Oberenako Zuasti eta Iraizoz, Aurrera Saiaz taldeko Urbieta eta Errazkin, Lazkaoko Goikoetxea eta Otaegi eta Ilunpeko Aldalur eta Arakistainek zuzenean aitzinera egin dute.
Kategoria ttikienetan igandean hasiko dira
Erreka elkarteak zortzigarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketa joan den igandean hastekoa zen kategoria ttikienetan, baina elurrarengatik bertan behera gelditu zen. Orduan jokatu ez ziren eta asteburu honetarako iragarriak zeuden zenbait partida jokatuko dira igande honetan.
Benjaminak Legasan
Ttikienez aurrera, benjamin mailakoak igande goizeko 9:30ean hasiko dira Legasako pilotalekuan.
Oiartzungo Oiarpeko Kortajarena eta Sein, Atarrabiako Beti Onak taldeko Sanchez eta Torrecillas-en kontra ariko dira; Andoaingo Aranburu eta Osa, Donostiako Alde Zaharreko Olarra eta Alzuriren kontra; Añorgako Leonet eta Izeta, Irungo Kurpil Kirolakeko Sanchez eta Lizarazuren kontra; Azpeitiko Ilunpeko Egiguren eta Iriarte, Amurrioko Urieta eta Alavaren kontra; Añorgako Manterola eta Aiestaran, Irurtzungo Bi Aizpeko Berastegi eta Lizarragaren kontra; Donostiko Ruiz Zeberio eta Salaberria, Lesakako Arkupeko Agirretxe eta Otxotekoren kontra; Irurtzungo Galartza eta Azpiroz, Zugarraldeko Villanueva eta Baleztenaren kotra eta Leitzako Aurrerako Goikoetxea eta Txoperena, Huarteko Jamar eta Esainen kontra.
Alebinak Iruritan
Alebin mailan, 32 bikote hasiko dira. Igande goizeko 9:30ean hasita honako partida hauek jokatuko dira Iruritako pilotaplazan:
Huarteko San Martin eta Elizalde, San Migueleko Azkune eta Anduagaren kontra; Ikaztegietako Herrigintzako Lizuriaga anaiak, Oiarpeko Telletxea eta Ugalderen kontra; Irurtzungo Cobos eta Arzoz, Gure Txokoako Maritorena eta Canabalen kontra; Bi Aizpeko Anton eta Beraza, Lazkaoko Irizar eta Zubizarretaren kontra; Oberenako Ancin eta Correa, Aurrerako Lezea eta Alduntzinen kontra; Getariako Aranguren anaiak Zugarraldeko Mugiro eta Ezkirozen kontra; Errekako Inda eta Lazkano Beti-Onakeko Puy eta Bidaurretaren kontra eta Olaztiko Sutegiko Martinez de Albeniz eta Gartzia, Titin III taldeko Zaenz era Ilunpeko Alberdiren kontra. Igande arratsaldeko 16:30ean hasita alebin mailako bertze partida hauek jokatuko dira Iruritako pilotaplazan.Errekako Salaberria eta Oberenako Mariezkurrena, Andoaingo Gaztelekuko Usandizaga eta Mieraren kontra ariko dira; Errekako Larretxea eta Saldias, Villabonako Bear-zanako Aizpurua eta Lizartzaren kontra; Zugarraldeko Ventura eta Villabona, Añorgako Esposito eta Matxainen kontra; Alde Zaharrako Arbizu eta Bravo, Oiartzungo Oiarpeko Leonet eta Etxeberriaren kontra; Hernaniko Erdozia eta Noble, Zugarraldeko Eseberri eta Agirre II.aren kontra; Errekako Berasategi eta Lana, Oberenako Zubiri eta Espinalen kontra; Ikaztegietako Herrigintzako Mozo eta Jauregi, Errekako Arrieta eta Zozaiaren kontra; eta Getariako Gure Txeruko Aristi eta Zenekorta, Uharteko Etxeberria era Etxegiaren kontra.
Infantilak Lesakan
Infantil mailan ere 32 bikote izanen dira eta erdiak igande goizeko 9:00etan hasita ariko dira Lesakako udal pilotalekuan. Lazkaoko Bereziartu eta Garmendia, Sutegiko Fernandez I eta II.aren kontra; Ikaztegietako Zabala eta Luzuriaga, Aurrerako Gartziarena eta Sagastibeltzaren kontra; Villabonako Labaka eta Zubiaurre, Beti-Onak taldeko Ayesa eta Iruritaren kontra; Zugarraldeko Saldias eta Pedroarena, Oberenako Zubiria eta Mariezkurrenaren kontra; Zugarraldeko Villabona I eta Etxarri I, Mendillorriko Trinketeko Mayora eta Albiasuren kontra; Aurrera Saiazeko Urdanpilleta eta Aburuza, Gure Txokoako Errandonea eta Martinezen kontra; Errekako Fagoaga eta Sein, Andoaingo Arberas eta Gaztañagaren komntra eta Azpeitiko Aizpuru eta Peñagarikano, Biltokiko Telletxea eta Txapagaineko Iribarriaren kontra.
Arratsaldeko 16:30ean infantil mailako partidek segida izanen dute Lesakako pilotalekuan.
Iruñako Donibaneko Bakaikoa eta Medina, Zugarraldeko Noval eta Arangurenen kontra ariko dira; Oiartzungo Oiarpeko Arzalluz eta Azpiroz, Uharteko Sanchez eta Kurpil Kirolakeko Lizarazuren kontra; Villabonako Bear-Zanako Irisarri eta Erasun, Etxarri Aranazko Gure Pilotako Iriarte eta Arratibelen kontra; Tolosako Aurrera Saiazeko Urdanpilleta eta Etxeberria, Uharteko Orrio eta Goñiren kontra; Zugarraldeko Larunbe eta Sarasa, Irurtzungo Bi-Aizpeko Iragi eta Martijaren kontra; Berako Gure Txokoako Mitxelena eta Olaizola, Donibaneko Laso eta Ruizen kontra; Donostiko Alde Zaharreko Chiapuso eta Olarra, Atarrabiako Beti Onak taldeko Villanueva eta Iruritaren kontra eta Ordiziako Peña eta Mendia, Oberenako Espinal eta Anduezaren kontra.
Kadeteak Beran
Kadete mailako bikoteek Berako Eztegara pilotalekuan ekinen diote Malerrekako txapelketari igande goizeko 9etan.
Donibaneko Oroz eta Saenz de Pipaon, Gure Pilotako Ansotegi eta Lopez de Zubiriaren kontra ariko dira; Hernaniko Leonet eta Murgiondo, Iruñeko Club Natacion taldeko Zamora eta Viedmaren kontra; Zugarraldeko Zuñiga eta Fernandez, Getariko Gure Txeruko Goenaga eta Muruaren kontra; Uharteko De la Fuente eta Yoldi, Txarutako Elizalde eta Andoaingo Jauregiren kontra; Oiartzungo Oiarpeko Sarasti eta Imaz, Alegiako Intxurreko Murua eta Nazabalen kontra; Leitzako Aurrerako Jaunarena eta Hernandorena, Andoaingo Eskudero eta Paredesen kontra; Alegiko Intxurreko Aranda eta Mugika, Añorgako Cristobal eta Alberdiren kontra eta Zugarraldeko Bernabe eta Alduntzin, Oberenako Jaurena eta Cordonen kontra.
Jubenilak Donezteben
Jubenil mailan 32 bikotek eman dute izena eta erdiak Doneztebeko pilotalekuan, igande goizeko 9etan hasiko den jaialdian ekinen diote lehen jardunaldiari.
Usurbilgo Mendizabal eta Barandiaran, Oberenako Juanena eta Etxamendiren kontra; Andoaingo Aristimuño eta Irastorza, Oiarpeko Loperena eta Salaberriaren kontra; Errekako Maia eta Oberenako Larraia, Huarteko Salvador eta Goñiren kontra; Arbizuko Zelaia eta Gabilondo, Hernaniko Lujanbio eta Lizeagaren kontra; Etxarri Aranazko Ijurra eta Lasa, Pradejongo Fernandez eta Saulen kontra; Txukun taldeko Isasmendi eta Errekako Kanpo, Aurrera Saiaz taldeko Mugika eta Zinkunegiren kontra; Astigarragako Barandiaran eta Sanchez, Oberenako Senosiain eta Arraizaren kontra eta Huarteko Iraola eta Iraizoz, Errekako Oronoz eta Txarutako Jauregiren kontra.
Arratsaldeko 16:30ean hasita, berriz, jubenil mailako bertze bikote hauek ariko dira.
Errekako Bendoiro eta Oiarpeko Ugalde, Irurtzungo Barberena eta Loidiren kontra ariko dira; Altsasuko Lopez eta Andoaingo Ulanga, Arbizuko Aldabideko Jaka eta Karasatorreren kontra; Zugarraldeko Txorraut eta Jaundeabaurre, Ezkaraiko Victor Esteban eta Errekako Juanenaren kontra; Etxarri-Aranazko Gure Pilotako Agirre eta Urkijo, Hernaniko Santxo eta Azpitarteren kontra; Errekako Zestau eta Aurrera Saizeko Labaka, Olaztiko Sutegiko Tollar eta Gastaminzaren kontra; Azkoitiko Oteizako Juaristi eta Larrañaga, LAPKEko Urretabizkaia eta Bereziarturen kontra; Zugarraldeko Arrizabalaga eta Mayans, Oiarpeko Taberna eta Beolaren kontra eta Lizarrako San Migueleko Aznarez eta Unanua, Azpeitiko Ilunpeko Etxaniz eta Aizpururen kontra. Gainerako hamasei bikoteek urtarrilaren 17an jokatuko dute lehen jardunaldia.