Iturengo Ibintza Kultur taldeak, urtero Errege bezperan zozketa egiten du. Aurtengo zenbaki sarituak hauek izan dira:
Lehen saria, saski eder bat, 1.351 zenbakiari egokitu zaio; bigarren saria, Elgorriagako bainuetxerako bi sarrera, 3.117 zenbakiari eta hirugarren saria, Altxunea erretegian bi lagunendako afaria, 1.945 zenbakiari.
Dagoeneko sarituak agertu dira. Lehen saria Ernesto Ariztegik eraman du, bigarrena Maritxu Etulainek eta hirugarrena Oskar Altxuk.