Nafarroako Gobernuak 54.000 euroko dirulaguntza eman du Beintza-Labagiengo Udal Hirigintza Plana egiteko

TTIPI TTAPA 2010eko urtarrilaren 12a

Hiru urtetan emanen da subentzioa

Beintza-Labaiengo Udal Hirigintza Plana egiteko 54.000 euroko dirulaguntza eman du Nafarroako Gobernuak, Etxebizitza eta Lurralde Antolaketa Zuzendari Nagusiaren bitartez. Lanen aurrekontu osoa 60.000 eurokoa izanen da.
Lurralde Antolaketa eta Hirigintza Zerbitzuak aurrikusitako epeen arabera, 2010ean kontratua sinatuko da eta lurraldearen okupazioaren estrategia eta modeloa onartuko dira; 2011n Udal Hirigintza Planaren hasierako onespena eginen da eta 2012an behin behineko onespena.
54.000 euroko dirulaguntza lanen kostuaren %90ari dagokio, eta hiru urtetan banatuko da: 10.800 euro 2010ko gastuen aurrekontuen barnean; 32.400 euro 2011 urteko aurrekontutan eta gainerako 10.800 euroak 2012an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun