Elurraren eraginez, bertan behera gelditu da asteburuko kirol jardunaldi gehiena. Futbolean bi partida bakarrik jokatu dira.
Gipuzkoako jubenilen Ohorezko Mailako jautsiera fasean eta kopan Mutrikuraino joan ziren Beti Gazteko gazteak eta bana berdindu zuten Burumendi taldearekin, Jon Etxebesteren golarekin.
Gipuzkoako infantilen partehartze mailan, Gure Txokoak 0-6 irabazi zion Dunboa Eguzki taldeari Irunen. Joseba Bidaurrek 2 gol egin zituen, eta Mikel Esnaolak, Ander Errandoneak, Asier Goiak eta Julen Velezek bana.
Bertze partidarik ez zen jokatu.
Errugbian ere, Baztan Rugby Taldeko bi talde nagusiek larunbat arratsaldean Lekarozen jokatu behar zituzten bi partidak bertan behera gelditu ziren.