Mindegiak egindako erronkari erantzun eta Tolosako aizkora apustu handia irabazi zuen azaroaren 8an. Nafarroako txapelketaren finalean azpitxapeldun izan zen Nazabalen gibeletik Donezteben. Binakako Urrezko Aizkolarien txapela ere bigarren urtez irabazi zuen Aitzol Atutxarekin.