Erremonte profesionalean hasi dira eskualdeko lau pilotari. Sanfermin bezperan Euskalen debutatu zuten Gorka Urtasun iruritarrak eta Endika Urrutia saldiastarrak. Debutatzen azkenekoak, Haritz Zubiri goizuetarra eta Oskar Urrutia saldiastarra izan dira. Abenduaren 19an elkarren kontra jokatu zuten estreineko partida Galarretan.