Abenduaren 18ko elurtea

Margari eta Koro 2010eko urtarrilaren 8a

Elurrak mendiak ez ezik herria ere zuritu zuen abenduaren 18an. Margari eta Koro

Abenduaren 18an elurra egin zuen. Ez zuen aunitzik bota, bainan hotz handia egin zuenez, hormatu egin zen eta horrek bideetan arazo franko eman zituen, batez ere Urbia aldera eta Gaineko Bentako karreteran. Herriko elur kentzeko makinak lana azkarki egin behar izan zuen ortzirale gauen pala pasatzen eta larunbat goizean gatza botatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun