Zugarramurdiko neska-mutikoek karroza ederra prestatu zuten abenduaren 24ean, karriketan ibiltzeko. Eguraldiarekin ez zuten suerte handirik izan, eta doi-doia pittat ibili ziren. Bainan segidan euria hasi zuen eta frontoira sartu behar izan zuten. Han beraien kantuekin segitu zuten eta Olentzerok borondatea saritu zien, hainbat opari utziz etxean.