Errugbi denboraldi hasiera

Xan Harriague 2010eko urtarrilaren 8a

Helduen errugbi taldeak sasoin hasiera eskasa egin du. Zortzi partidatatik hiru baizik ez ditu irabazi, eta gaineratiko bortzak galdu ditu.
Lehen itzulia finitzean seigarren postuan da 14 punturekin, alegia, sasoin bukaeran sailkatzeko azken postuan. Gainera, gibeletik puntu bakarrera ditu Pomarez eta Ziburu. Beraz, txapelketan aitzinera egin nahi badu udaberrian, eginahalak egin beharko ditu guttienez seigarren postu hori atxikitzeko. Gaitasunak baditu horretarako aurtengo taldeak, baina egonkortasuna falta zaio. Harritzekoa bada ere, irabazi dituen partidak gaur egun sailkapenean bere aitzinean diren aurkari batzuen kontra egin ditu. Aldiz, gibelean direnen kontra galdu du. Heldu den partida urtarrilaren 17an jokatuko du Campeten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun