Urtarrilaren 23an, larunbata, izanen da bigarren urtez Ikastolak, Gaztetxeak eta Herriko Etxeak antolatu duen bertso afaria Lur Berrin. Aurten ere puntako bertsolariak ariko dira: Uxue Alberdi, Iker Zubeldia, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Mendiluze. Txartelak Herriko Etxeko edantegian erosi behar dira.