Dufau etxeguneko bideak berritu ditu duela guti Herriko Etxeak. Orotarat 81 000 euro baliatu dituzte. Horko bizilagunek galdetu dute karrikako argiak hobetzea eta aparkatzeko tokiak hobeki tintatzea lurrean. 1970an sortu zelarik etxegune lasaia zen baina orain pasaia haundia jasaten du hilerriak eta eskola berriak ondoan altxatu baitira azken urteetan.