Suhiltzaileak lanez gainezka

Franck DOLOSOR 2010eko urtarrilaren 8a

Herriko suhiltzaileek gero eta lan gehiago izaten dute. Iaz, 577 ateraldi egin behar izan zituzten, erran nahi baita, aitzineko urtean baino 77 gehiago.
Bertzalde, Santa Barbara beren zaindariaren bestaren karietarat, zonbait suhiltzaile ohoratuak izan ziren: Pascal Larzabal eta Jean Mitxelena 30 urtez egin duten lanarentzat; eta Jean Pascal Jorajuria, Jean Louis Bessonart eta Julien Ubiria 25 urtez eman duten laguntzagatik. Horrekin batera, ongi-etorria egin diete berriki talderat sartu diren bi gazteri. Senpereko suhiltzaileak boluntarioak dira eta beti prest dira herritarrak laguntzeko, beren bizia irriskuan ematen badute ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun