Karrika Nagusiko saihesbideko lanak gan den agorrilean hasi ziren eta gero eta argiagoa da zoin itxura izanen duen bide berri hunek. Jandarmeria ondoan itzulbide bat egiten ari dira, eta gero, pittaka-pittaka, bide berria eginen da Urgurin barna, Olha aldean den Ama Birjinaren itzulbideraino. Bideak kilometra bat eta 200 metrako luzera izanen du eta orotarat zortzi miliuneko gastua sortuko du. Pirineo Atlantikoetako Departamenduko Kontseilu Nagusiak eginen ditu osoki lan horiek. Saihesbide osoa 2012 edo 2013 urtean baizik ez da idekiko. Lanak luzeak izanen dira urtero bi miliun eskainiko baititu Kontseilu Nagusiak eta 80 metrako bi zubi eraiki beharko direlakotz Urdazubi ibaiaren gainean.