Ilbeltzaren 15tik 17ra ospatuko dira iñauteriak

ttipi-ttapa 2010eko urtarrilaren 7a

Herriko gaztetxo eta gazteak bertsolariekin batera kalejiran ibiliko dira larunbateko bazkalondoan. Utzitako argazkiak

Peñagarikano eta Mendiluze bertsolariak ibiliko dira kalejiran

Eratsungo inauteriak gainean dira, ilbeltzaren 15etik 17rako asteburuan ospatuko baitira. Ohiturari eutsiz, otorduei eta mahainguruari lotutako ospakizunak izanen dira. Ostiralean, afaria izanen da. Larunbatean, bazkaria eginen dute gazteek eta gero etxez etxe eta baserriz baserri kalejiran ibiliko dira mozorroturik Angel Mari Peñagarikano eta AItor Mendiluze bertsolariekin. Hauek egun luzea izanen dute Eratsunen, gauean bertso-afaria izanen baita, beraiek kantari direla. Gero, Modesto akordeolariarekin dantzaldia izanen da. Inauteriak bukatzeko, igandean herri bazkaria eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun