Igandearekin izanen da aurtengo San Anton eguna, urtarrilaren 17an, eta asteburua dela aprobetxatuz, berezia izatea nahi da, garai batean herrian eta inguruan zuen garrantziaren erakusle. Hala, goizean hasita, egun osoko egitaraua prestatu da.
•11:00etan meza San Anton baselizan.
•Ondotik, luntxa baselizan.
•Segidan herriko gazteen artean herri kirolak.
•13:30ean Herriko Etxeko estalpean bazkaria. Trikitilariek alaituko dute bazkalondoa eta txartelak, berriz, herriko ostatu eta dendetan egonen dira salgai.
•16:30-17:00 aldera haurrentzako talo tailerra izanen da.
•Ilunabar aldera, helduentzako mus txapelketa Herriko Ostatuan. Sari bereziak banatuko dira irabazleen artean.
•Ilunabarretik aurrera Joxe Angel akordeoilariarekin dantzaldia izanen da.
Garai batean hain besta haundia zena berreskuratu nahi da neurri batean, eta ea bada animatzen den jendea. Ez lehen adina, baina beharbada aurten ere izanen da aziendak ekarri eta baselizari hiru buelta emanen dizkion herritarren bat ere. Hori ere galtzen joan den ohitura izan baita...