Hainbat berrikuntza ikusi dira eskolako Guraso Elkartearen aldetik aurten. Izan ere, boletoak eta 2010eko egutegiak atera ditu herrian saltzeko, 4 eurotan eta Guraso Elkarteko kideei eskatu behar zaie. Gutti goitibeheiti duela hilabete bat eskolako haurrei ateratako argazkiarekin osatua da egutegia. Boletoekin zozketatutakoa, berriz, ikasleek etxetik eramandako produktuekin osatutako zare eder bat izan zen. Abenduaren 22an egin zen zozketa 331 zenbakiari egokitu zaio.