Eguberrietako ohiko ekitaldiak ospatu dira egun hauetan

Arkaitz MINDEGIA 2010eko urtarrilaren 7a

Eguberrietako ospakizunak zintzo bete zituzten Aurtitz eta Iturenen Ainara MINDEGIA

Oihan Goizueta izan da Aurtizko Olentzero ttikia

Urtero bezala, Olentzerok eman zion hasiera Eguberrietako ospakizunei. Abenduaren 24an Olentzero 16:00 aldera etorri zen herrira, eta etxeko ttikienek, gaztetxoek eta gurasoek behar bezalako ongi-etorria eman zioten. Aurtitzen Oihan Goizueta izan zen aurtengo Olentzero ttikia. Eta Iturenen, berriz, Olentzero bera etorri zen eta herritarrek aurrez-aurre agurtzeko aukera eduki zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun