Ez da etxera txapela soinean bueltatu den lehenbiziko aldia, baina Errioxako III. Pilota Torneoan Unai Madariagak lortutako garaipena ezin aipatu gabe utzi. Berandu bada ere, aipamena merezi baitu. Doneztebeko Erreka Pilota Eskolan ari da Unai, eta jubeniletan Naparra taldeko Lukinekin batera txapela irabazi zuen Errioxan joan den urtean. 22-9 irabazi zieten Mendinueta eta Zinkunegiri.