Olentzero zaldi gainean hartu eta kantuan ibili ziren herriko gaztetxoak

Joseba URROTZ 2010eko urtarrilaren 7a

Herriko gaztetxoak etxez etxe ibili ziren eskean. Joseba URROTZ

Urtezahar gauean gazteek elkarrekin afaldu zuten giro ederrean

Eguberrietako ohiko ospakizunak bete dira Urrotzen ere. Abenduaren 24an herriko gaztetxoek egindako Olentzero apaina zaldi gainean hartu eta hor ibili ziren etxez etxe eta baserriz baserri eskean, zarea arraultze, fruta eta bertzelako gaiekin betez. Berendu goxoa egin zuten herrian bildutakoarekin!
Bertze gainerakoan ez da aparteko ospakizunik egiten Urrotzen. Erregeen zaldiak ez dira gure inguru honetara ailegatzen. Hori bai, gazteek Urtezaharreko afaria elkarrekin egin zuten eta urte berriari ere behar bezalako hasiera eman. Hori bada, Urte Berri on deneri

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun