‘Muga guztien gainetik’ giro ederrean Kultur Arteko Topaketa

ttipi-ttapa 2010eko urtarrilaren 7a

Utzitako argazkiak

Muga guztien gainetik lelopean ederki joan zen abenduaren 12an Donezteben egin zen Kultur Arteko Topaketaren azken besta, Malerrekako Mankomunitateak, Bidelagun, Malerrekako Gazte Asanblada, Gazte Burrunba eta Antrotoki elkarteen laguntzaz antolatua. Mundu osoko jaki, bitxikeria, musika eta dantzaz gain, ginkana eta San Miguel ikastetxeko 3. mailako ikasleek “Hiru koloretako tribuak” eta “Bagoaz bidaian” antzeslanak aurkeztu zituzten eskolan. Ekuadorko Alma Latinaren dantzak, Ascana elkarteko kapoeira, Sunbillako dantzariak, Pueblo Negro taldearen rapa eta bertsolariak ere izan ziren jaialdi berezian. Afari batekin akitu zen Kultur Arteko Topaketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun