Urtero bezala, Santa Luzia Eguna ospatu zen abenduaren 13an. Egia da garai batean indar haundiagoko ospakizuna zela, baina halere, giro ederrean joan zen. Mezarekin hasi zen eguneko egitaraua eta hemen Mari Cruz Arregik omenaldia jaso zuen. Beretzat izan zen 2009ko ZIlarrezko Titarea, baita lore-sorta eder bat ere. 67 urte ditu gaur egun Arregik, eta 16 urte zituenean hasi zen bordatzen. Ondotik, Aurreskua eskaini zioten herriko bi dantzarik. Argazkian omendua ageri da, bere familiakoekin. Omenaldiaz gain, artisau erakusketa ere izan zen.