Erreka elkartearen lana saritu du Nafarroako Judo Federazioak

ttipi-ttapa 2010eko urtarrilaren 7a

Oskar Mindegia Federazioaren eskutik saria jasotzen. Utzitako argazkiak

Nafarroako Judoaren Federazioak eman dio saria

Urteetan egindako lanak saria hartu du trukean. Erreka Kirol Elkartea saritua izan da judoaren inguruan egiten ari den lanagatik.
 Urteak daramatza Oskar Mindegiaren judo eskolak lanean, eta kirolari onak atera dira, gainera. Bada, joan den hilabetean, Nafarroako Judo Federazioaren 50. urteurrenaren harira, ospakizuna egin zen Iruñean, eta hantxe jaso zuen saria Erreka elkarteak. Errekako eta Larrabideko Teknifikazio Zentroko judokak, eta Oskar Mindegia entrenatzailea izan izan ziren ekitaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun