Abenduaren 24an haurrek gurasoekin batera Olentzerorekin herriko itzulixka egin zuten Gabonetako kantuak abestuz. Ondoren Ulibeltzak elkartean berendu goxoa egin zuten eta Olentzerori eskutitzak emateko aukera izan zuten. Eguberri gauean gazteak eskean atera ziren baserriz-baserri, eta Urtezahar gauean Ulibeltzak elkartean egindako afarian ere giro polita izan zen.