Antton Espelosinen liburua salgai

Jaione OTXANDORENA 2010eko urtarrilaren 7a

Gabriel Saralegi, Patxi Astibia, Antton Espelosin eta Donato Larretxea aurkezpenean. Utzitako argazkiak

Irabaziekin Mikel Mindegiari eskultura egin nahi zaio Zubietan

Azken alean aipatu bezala, Antton Espelosin sunbildarrak azken 60 urtetako aizkora apustuei, txapelketei eta txapeldunei buruzko liburua idatzi du. Joan den abenduaren 18an izan zen Aizkora apustuak eta txapelketak 1949- 2009 liburuaren aurkezpena. Donato Larretxea aizkolaria eta Patxi Astibia eta Gabriel Saralegi aizkolari ohiak bere ondoan izan ziren Ulibeltzak elkartean, eta zenbait komunikabidetako kazetariak ere. Liburua kalean dago dagoeneko, inguruko herrietako liburudenda eta dendetan erosi daiteke, baita Iruñako Xalbador liburudendan eta Donostiko Bilintxen ere. 1.500 ale argitaratu ditu, denak euskaraz, eta 30 euroan salgai jarri ditu. Irabaziekin, Mikel Mindegiari eskainitako eskultura jarri nahi luke Zubietan. 785 apustu eta txapelketen inguruko informazio zehatza eta argazkiak lortu ditu eta Euskal Herriko 12 txapeldunen biografia laburra ere ageri da liburu mardulean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun