Alaitz Danboriena eta Maitane Altzuguren dira pandereta ikastaroa emateaz arduratzen diren irakasle berriak. Urte luzez lan hori egin duen Nagore Ansalasi lekukoa hartuz, 13 laguneko koadrillarekin biltzen dira astero Iharrian. Argazkian ikasle batzuk ageri dira, Igone, Rafaela, Eduarda, Uxue, Leire, Olaia, Maria, Elene, Aritz, Aimar eta Martxel, bi irakasleekin batera. Erran digutenez, «hagitz kontent gaude. Pandereta jotzen ikasteaz gain, kantatzen ikasten ere aritzen gara».