Irune eta Itxaso Elizagoienen eskutik, perkusio tresna horiek ikasten hasi da bortz laguneko koadrila ttiki bat astelehen arratsaldetan. Lehenbiziko aldia da yenbéa eta darbuka jotzen erakusten dela Etxalarren eta «gogoz handiz ari gara, instrumentu desberdin eta bizia delako, eta ikasleek gogo handia erakusten dutelako« erran digu Itxasok. Oraindik badago izena emateko aukera.