Arrakasta handiz joan dira Eguberrietako ekitaldiak. Olentzeroren etorrerak inoiz baino herritar gehiago bildu zuen abenduaren 24an. Arratsaldeko kalejiran dozenaka haur, gazte eta guraso elkartu ziren Eguberrietako kantak kantatuz. Ondotik, meza izan zen eta segidan luntxa Elutsan txistulari, trikitilari eta haurrentzat.
Ela-ela eskea
Kantari eman zioten akabila herriko haurrek 2009ari. Goizetik hasita, etxez-etxe eskean aritu ziren. Baserritarrez jantzita, koadrilla ttikitan ibili ziren urtatxa eske herri inguruan, nahiz baserrietan.
Kontzentrazioa
Azken urteetan bezala, kontzentrazio isila egin zuten abenduaren 31n Herriko Etxeko atarian. Etxetik kanpo dauden euskal presoak oroitu zituzten dozenaka lagunek.
Txokolatada Larraburuan
Haurrentzako txokolatada ere antolatu zuten Larraburua Jubilatu Elkartean urtarrilaren 6an. Errege Eguna ospatzeko, 50 haurretik goiti bildu zen berendua egin eta oparien zozketan parte hartzera. Giro ederrak ez zuen hutsik egin.