Nafarroako 2010eko aurrekontu orokorrak: udal finantziazioari kolpe berria

ttipi-ttapa 2010eko urtarrilaren 7a

Arantza, Bera, Etxalar eta Leitzako alkateak

Politika neoliberalek eta finantza-entitateek sortutako krisian murgilduta jarraitzen dugu bete-betean; eta iaz egin zuten bezala, UPN-ren gobernuak PSN-ren laguntzarekin (elkarrekin sinatutako akordioak jasotzen duena betez) hiritarrei ordainarazi nahi dizkie egoeraren ondorioak.
Udal finantziazioari dagokionez, baliabideak are gehiago murriztu nahi dituzte, eta horrela, udaletxeek politika soziala garatzeko dituzten aukerak erabat baldintzatu. Politika sozial hori ezinbestekoa da krisi egoerari zein haren ondorioei aurre egiteko. Betiko moduan, sistemaren krisia herriak eta langile klaseak ordain dezan nahi dute, eta bien bitartean, arduradunak guztion diruaz dira babestuak.
Berriro ere, udal finantziazioa gutxietsitako alorra bihurtu da krisi-aurrekontu hauetan. Esaterako; Landa Garapenean soilik, toki entitateei zuzendutakoa 12.340.514 eurotan gutxitzen da 2009koarekin alderatuta` Hezkuntzan; Udalekin egindako hitzarmenetan, 0-3 urteko eskolatzeari dagozkionak, 6.222.806 euro kentzen dira (% 40 inguru), Gai sozialak familia gaiak, gaztedia eta kirolak: Toki entitateetako kirol instalazioetarako 3,75 milioi euro gutxiago egongo dira, eta hirugarren adinekoentzako 2,67 milioi euro gutxiago. Musika-eskolari (% 50 baino gehiagoko murrizketa). Euskarari, murrizketa orokorra eta masiboaren barruan, Udal zerbitzuei 350.000 eurotik 150.000ra jeisten da
Hala eta guztiz ere, diru-sarreretan %1,98ko igoera proposatzen da, ia 85 milioi euro gehiago estatutuko diru-kutxetarako, programa eta azpiegitura antisozialetara bideratzen jarraituko direnak; AHT, goi-tentsioko lineak, eraikin faraonikoak, etab. “Nafarroa 2012” planeko inbertsioak, lehentasun oso eztabaidagarria dutenak, udaletxeentzako inbertsiotzat hartzen dira; gainera, Gobernuak nahi bezala banatzen ditu laguntzok, ia guztiak Udaletxe “adiskideei” emanez eta beste batzuk zigortuz. Estatuari zuzenean ordaintzen zaion kupoa ere %35,55ean igoko da (9,7 milioi euro), 541.700.800 eurora iristeraino.
Laburbilduz, Nafarroako toki entitateak ekonomikoki itoak daudela esan beharra dago (mendiko krisia eta erainkuntzana), eta Nafar Gobernuak estuki lotuak. Orain inoiz baino beharrezkoagoak ditugu autonomia eta krisiari aurre egin ahal izateko baliabideak, errealitateari erantzungo dion politika sozial batetik abiatuta.
Horrela, ezker abertzaleak lehentasunezkotzat jotzen du egoera hau errotik aldatzeko aldarriarekin jarraitzea, iaz proposatu genuen termino berberetan. Termino horiek “Nafarroa Ezkerretik” txostenean defendatzen diren neurrien dekalogoaren jasotzen dira.
· Udal finantziazioaren eredua aldatzea: oraingo ereduak proiektuak (Nafar Gobernuaren borondatearen araberakoak, beti ere) diruz laguntzea du oinarri. Horren ordez, udaletxeei gaitasun ekonomiko handiagoa eta euren politika eta inbertsioen gaineko erabakitze ahalmen handiagoa emango dien eredua nahitaezkoa da.
· Udal finantziazio marko orokor bat abiatzea, egonkorra eta behar bestekoa; toki entitateek Nafar Gobernuko zergetan  parte hartzea bideratuz. Gutxienez jasotako guztiaren % 25 bideratu beharko litzateke toki entitateetara, ondoren herrietako udaletara banatzeko.
· Nafar Gobernuaren eskuduntzak deszentralizatzea, Udalen mesedetan (kontu-sail ekonomikoetan eta finantziazioan). Batez ere babes eta zerbitzu sozialei eskaini beharko litzaieke arreta, egun Nafar Gobernuak erabat ahaztuak dituen horiexetara, hain zuzen ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun