Bertso txapelketa final gogoangarriari buruz irakurri ditudan kritika negatibo bakanetan bertsoetan politika sobera sartu zela aipatzen dute. Ez da kritika berria. 762 preso (politiko izaera ukatzen diete batzuk, baina aplikatzen zaizkien neurriak ikusiz, arruntak bederen ez dira) dituen herriko koblakariek gustura kantatuko zioten orain ere Orioko baleari edo Donostiako hiru damatxori.