800 karakteretan gaia azaltzeko erran zidanean, «me quede como...« Nola egin? Ni p... idea! Iduritzen zaidak superzaila, hala ere saiatuko nauk. Vamos alla: Kanpokoak indar gehiago al du? Americanos, os saludamos con alegria... Kontua da euskaraz ari garenean gero eta gehigo erdarazko hitzak eta esaldiak sartzen dittugula, que no? Iduritzen zait erran nahi dugunari indarra, grazia, suspentsea eta abar emateko asmoz egiten dugula. Ez al zen txokantia «andate con luz» Gozategitarren kantuan? Eta bertsolariek «ahi va la leche» erraten dutenean? Eta el colmo, besta euskaltzale batean, Bokaten zerrendan «Beikon-a» ikustia.... Que fuerte colega! Hizkuntza gauza bizia omen, eta nonbait, «le mola el mestizaje!» Niri etzait gustatzen, biño a «a mi plin!». Gelditu zait un poco cutre, ezta?