Errege bezpera izaki, hainbat herritan Erege Kabalgtak izanen dira urtarrilaren 5ean, astearte arratsaldean. Beran 18:30ak aldera ailegatuko dira Altzate karrikara, baina aitzinetik, 15:30ean, pajeak auzoz auzo ibiliko dira eskutitzak biltzen. Eztegara pilotalekuan Jaiotza biziduna eginen da eta Erregeek haurrak hartuko dituzte. Aipatzekoa da Errege Kabalgata dela-eta, 18:00etatik 19:30era Itzea eta Altzate karrikak itxiak egonen direla.
Lesakan 18:00etan abiatuko da Kabalgata, eta 17:00etatik hasita postaria ibiliko da eskutitzak biltzen. Irain eskolatik abiatuko da kabalgata, musika bandaren, trikitilarien eta pajeen laguntzarekin. 19:00ak aldera frontoira ailegatu eta bertan eginen da jaiotza, Lesakako abesbatzak Eguberrietako kantuak abesten dituen bitartean.
Sunbillan goizeko meza ondotik izan dira Erregeak eta elizatarian banatu dituzte opariak. Arratsaldean Igantzin eta Arantzan ere izanen dira.
Donezteben 17:30ean hasiko da Errege Kabalgata eta Elizondon 19:00etan.
Leitzan eta Goizuetan ere ez dute hutsik eginen Ekialdeko Errege Magoek.