Ohitura bete eta kirol eginez akitu zuen urtea Doneztebeko Erreka elkarteak

TTIPI TTAPA 2010eko urtarrilaren 4a

70 mendizale joan ziren goizean Mendaurrera eta 150 korrikalari atera ziren arratsaldeko San Silvestrean

Doneztebeko Erreka elkarteak hitzordu bikoitza zuen Urte Zahar egunean. Goizean 70 mendizale inguru bildu ziren ohitura bete eta Mendaur mendira joateko. Baselizan 2009ri adio eta 2010ri ongi etorria behar bezala eman zioten mendizaleek.
 
Arratsaldean Doneztebeko San Silvestrea izan zuten. Proba gero eta indartsuagoa dagoela argi dago, izan ere inoiz baino korrikalari gehiago izan ziren Doneztebeko karriketan barna laister egiten. 150 korrikalari denetara: 50 haurretan eta 100 helduetan.
 
Gainera jende aunitz bildu zen zirkuitoan korrikalariak animatzeko. Proba akitzerakoan sariak eman eta parte hartzaile guztien artean komertzioek emandako 17 opari zozketatu ziren.
 
Mutiletan Iñigo Arregi doneztebar gazteak etorkizun haundiko korrikalaria dela argi utzi zuen, eta proba irabaztea lortu zuen. Nesketan berriz, Teresa Jadraque izan zen garaile. Hona hemen sailkapenak eta denborak.
 
MUTILAK
 
1-      Iñigo Arregi 11,22
2-      Patxi Irazoki 11,32
3-      Xanti San Miguel 11,36
4-      Iñigo Lasaga 11,50
5-      Fermin Oteiza 11,56
 
NESKAK
 
1-      Teresa Jadraque 13,42
2-      Ana Zelaieta 13,45
3-      Lorea Agirre 15,14
4-      Topi Jadraque 16,12
5-      Paula Jadraque 16, 13

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun