Denetarik eman du urte zaharra eta berria lotu dituen futbol jardunaldiak

TTIPI TTAPA 2010eko urtarrilaren 4a

Leitzako Aurrerak liderra menperatu zuen Arkiskilen eta jautsiera postuak utzi ditu

Inguruko kirol talde gehienek atsedena baldin bazuten ere, futboleko talde nagusiek jokatu dituzte zenbait partida. Botikan bezala, denetarik izan da. Emaitzarik aipagarriena, Nafarroako Preferente mailan Leitzako Aurreraren garaipena izan zen, liderra menperatu baitzuen Arkiskilen. Baztanek galdu egin zuen eta azken postuan gero eta murgilduagoa dago. Berako Gure Txokoak Gipuzkoako Gorengo mailan eta Doneztebek Nafarroako Erregionaleko lehen mailan ere galdu egin zuten eta gibeleko postuak hurbilean dituzte. Lesakako Beti Gazteko talde nagusiak berdindu egin zuen Urtezahar egunean Hondarribiaren kontrako derbian eta azken postuan segitzen du Gipuzkoako Ohorezko mailan. Bigarren taldeak, Erregionaleko lehen mailan, berriz, garaipenarekin hasi du urtea eta azken postua utzi du denboraldian lehen aldiz.

Hauek izan dira emaitza guziak:

 

FUTBOLA
Nafarroako Preferente mailan

Aurrera 1 (Unai) – Lagun Artea 0. Liderrari irabazi.
Mutilvera 4 – Baztan 1 (Agustin).

Gipuzkoako Ohorezko mailan
Beti Gazte 1 (Ander Maia) – Hondarribia 1

Gipuzkoako Gorengo mailan
Touring 4 – Gure Txokoa 1 (Andoni Irazoki)

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Iruña 2 – Doneztebe 1 (Jon Apeztegia)

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Gazte 3 (Asier Biurrarena, Mikel Aitor Flores eta Fran Ramos) – Irun 1902 0

Gipuzkoako jubenilen Ohorezko Mailan, jautsiera eta kopa
Hondarribia 4 – Beti Gazte 0

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
Gure Txokoa 1 (Aitor Garmendia) – Hondarribia 1

Gipuzkoako Kadeteen lehen mailan
Real Union 2 – Gure Txokoa 3 (Mikel Aldazabalek 2, Kepa Remiro)
Dunboa Eguzki 8 – Beti Gazte 2 (Rodrigo Susperregi eta Kepa Txoperena)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun