Doneztebeko Erreka elkarteak modu indartsuan akituko du urtea. Goizean Mendaurrera igoko dira, ohitura den bezala. Goizeko 7:30 etan izanen da hitzordua Autobus Geltoki berrian eta 10:30etan taldeko argazkia aterako da tontorrean. Bertan behar bezala osatuko dute urte zaharraren bukaera eta berriaren sarrera.
Arratsaldean Doneztebeko IV. San Silvestrea burutuko da. Gero eta indar gehiago hartzen ari da azkeneko urteetan. Guztiz herrikoia da eta joan den urtean 125 korrikalarik parte hartu zuten. 18:00etan 1995.urtean edo beranduago jaiotakoak aterako dira eta zirkuitoari buelta bat emanen diote. Ondoren helduek 4 km laister eginen dute. Irteera eta helmuga Udaletxe ataritik izanen da eta ibilbide guztia herritik barna izanen da. Garaileentzat sariak eta parte hartzen duten guztiei opari bat emanen zaie eta denen artean zozketak eginen dira. Joan den urteko garaileak Alberto Barberena eta Cristina Arbués izan ziren, baina garrantzitsuena korrikalari eta ikusleen artean bizitzen den giro bikaina izaten da.
Eguberrietako saskia Garikoitz Atxa almandoztarrarentzat
Bertze aldetik, Errekak Eguberrietan zozketatzen duen zare ederrak badu jabea, Garikoitz Atxa almandoztarra, hauin zuzen. Berak erosi du 4935 zenbakia, Marta Otermin eskubaloiko jubenil nesken jokalariaren eskutik. Zorionak!!!!