Doneztebarrak Merkatarien elkarteak abenduaren 28an banatu zituen Herriko Etxean Eguberrietako kanpainaren barrenean antolatu zuen eskaparate lehiaketaren sariak. Miguel San Miguel alkateak eta Juana Mari Muñoz zinegotziak banatu zituzten diplomak.
Lehen saria Lakar Etxearentzat izan zen eta Isabel Lakar Migeltorenak hartu zuen; bigarren saria Cosas de Casa dendako Mari Carmen Larraintzarrek eskuratu zuen eta hirugarren postuko bi sari banatu ziren, bata Kukuka dendako Natalia eta Idoia Rekarterentzat eta bertzea Belen loredendako Ana Mari Arregirentzat. Azken honek, publikoaren saria ere eskuratu zuen. Egun berean birziklapen tailerra ere antolatu zuen elkarteak haurrendako eta aitzinetik txistorrada egin zuen Santo Tomas egunean. Eguberrietan, 47 zareren eta 1.000 euroko erosketa bale baten zozketan sartzen ari dira bezeroak beraien erosketekin. Zozketa urtarrilaren 5ean eginen da, 14:00etan. Bezperan, abenduaren 4ean, jokuak izanen dira Santa Luzia plazan 18:00etatik aitzinera.