Nafarroako Gobernuak Monumentu Natural izendatu ditu Nafarroako 47 zuhaitz edo zuhaizti berezi eta dagozkien babes maila ezarri du, abenduaren 1eko Foru Dekretu baten bidez.
47 horien artean, eskualdekoak ere badaude. Honela, Leitzako Leitzalarreako 53 izei, eta Hegoaldeko elorri zuria, Bertizko Jaurerriko Zedroa, Lesakako Domiko urtegiaren ondoan dagoen sequoia, Etxalarko agina, eta Berako Udareondoa eta Berako Gorostia izendatu dituzte Monumentu Naturalak.