Iturengo Ibintza Kultur Taldeak zenbait ekitaldi antolatu ditu abenduaren 26 eta 27rako, larunbat eta iganderako.
Abenduaren 26an, Herriko Etxeko ganbaran, helduen zuzendutako “Gezurrezko printzea” antzezlana eskainiko du Txirena antzerki taldeak, 19:30ean. Aipatu behar da egun eta toki berean ludoteka ibiltaria antolatu duela Malerrekako Mankomunitateak 16:00etatik 18:00etara.
Abenduaren 27an, Herriko Etxeko ganbaran Eguberri eta euskal kantak abestuko ditu Arturo Kanpion abesbatzak 18:00etan.