Genaro Taldeak, eskualdean sortu berri den Errealeko zaleen taldeak, alegia, Eguberriei begira mus txapelketa antolatu dute igande honetarako, abenduaren 27rako, Genaro Taldea I. mus txapelketa. Txapelketa hau Berako ostatutan jokatuko da 15:30etik aitzinera. Izen ematea Xuga ostatuan egin behar da eta bikoteko 10 euro gostako da. Sari ederrak izanen dira, eta tartean parte hartzaile guzien artean Errealeko materialaren zozket eginen da.