Aizkorari buruz Antton Espelosinek idatzi duen liburuaren aurkezpena eginen da ortziral honetan, hilak 18, 19:00etan Ulibeltzak Elkartean. “Aizkora. Apustuak eta txapelketak 1949-2009” da liburuaren izenburua eta 700 orrialde inguru ditu. Ia bi urte pasatu ditu Espelosinek bere lanetik aparte gogotik lanean aizkolariek egindako balentria guztiak artxiboetan bilatzen eta bildutako guztia liburu batean idatzi du.
Azken 60 urte hauetan jokatutako 785 bat apustu eta txapelketa ageri dira liburuan. Azkenean, hainbertze amestutako liburua aterako du Espelosinek herri kirolzale guztiendako. 1.500 ale argitaratu ditu eta 30 euroan salgai paratuko du, baina dirua Zubietan Mindegiari eskainitako eskultura bat egiteko erabili nahi luke.
Aurkezpen egunean Espelosinek bere ondoan edukiko ditu aizkolari haundi eta famatuak, Donato Larretxea aizkolari haundia eta Patxi Astibia aizkolari haundia izandakoa.
Ez da Antton Espelosinek argitaratzen duen lehen liburua. Orain hiru urte, Ramon Latasaren biografia egin zuen, “Basoko aizkolaria” liburuan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!