Mendiaren Eguna antolatu du Doneztebeko Erreka elkarteak larunbat honetarako

TTIPI TTAPA 2009ko abenduaren 18a

Patxi Goñi mendizalea izanen da aurtengo gonbidatu berezia

Erreka Kirol Elkarteak antolatuta, Mendiaren Eguna eginen da larunbat honetan, hilak 19. Eguneko gonbidatu berezia Patxi Goñi izanen da, Irunberriko mendizalea. Hymalayan ibilitakoa da Goñi, Everest, Gasherbrum II eta Kangchenjungan barna. Gainerakoan, hau izanen da egitaraua:
•07:30ean irteera Bonozorrotz mendira.
•12:30ean mendizaleen poteoa.
•14:00etan bazkaria Kasinon (Titi ostatuan eman behar da izena hilaren 17a baino lehen)
•Bazkalondotik, Sanba San Migelek Errekako espedizioarekin batera Europako gailurra den Elbrusera joan zeneko irudien proiekzioa emanen du Kasinon.
•19:30ean Patxi Goñiren proiekzioa: “Dos primaveras para el Kangchenjunga”.  

Saskiaren zozketa
Larunbat honetan,  eginen da Erreka Elkartearen Eguberrietako saskiaren zozketa, Elkartearen egoi­tzan.

Saioa mendira irteera
Mendia alde batera utzi gabe, abenduaren 24an Saioara ateraldia antolatu du Errekak.

Urteko azken eguna
Ohi bezala, kirola eginez akituko du Errekak urte zaharra. Goizean Mendaurrera ateraldia eginen da eta arratsaldean, berriz, IV. San Silvestre lasterketa. Lau kilometro inguruko ibilbidea izanen da. Dena den, helduen aitzinetik, haurrek ere izanen dute lasterka ibiltzeko modua, 18:00etan hasita. Denentzat opa­riak izanen dira, eta parte hartzen dutenen artean zoz­ke­tak ere eginen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun