Nafaroako 22 urtez beheitiko klub arteko txapelketaren finalerdia jokatuko dute Errekako pilotariek

TTIPI TTAPA 2009ko abenduaren 16a

Nafarroako Kirol Jolasetako hiru final ere jokatu eta bi irabazi zituzten

Nafarroako klub arteko pilota txapelketan 22 urtez beheitiko kategorian, final laurdenetako partida jokatu zuten abenduaren 12an Iruritako frontoian Txaruta eta Errekako pilotariek. Errekako Oier Bereau eta Mikel Mindegia nagusitu ziren, Txarutako Unai eta Patxi Barberena anaiei irabazita. Honela, abenduaren 19an, larunbat eguerdian finalerdietako partida jokatuko dute Bereau eta Mindegiak Irurtzungo Asier Galartza eta Zabaletaren kontra.


Nafarroako Kirol Jolasetako hiru finaletan

Nafarroako Kirol Jolasetan, berriz, hiru final jokatu zituzten joan den larunbatean Errekako pilotariek eta biak irabazi.
Mutiloabeitin, hirugarren mailako benjaminetan, Errekako Aimar Leatxe eta Unai Ibarrak 18 eta 13 irabazi zieten Zugarraldeko Olague eta Morales-i.
Burlatako Askatasuna pilotalekuan, berriz, Errekako Julen Saldias eta Javier Saldiasek 18 eta 14 irabazi zieten San Francisco Javier taldeko Abascal eta Martinez-i.
Lehen mailako jubeniletan ez zen txapelik lortu Labriten. Oberena taldearen izenean ari den Aritz Juanenea saldiastarrak eta Etxamendik 22 eta 13 irabazi zieten Gaizka Bendoiro eta Imanon Juanenari. Gaizka Bendoirok ez zuen izan bere eguna larunbatean, baina biharamonean, Burlatako txapelketaren finalean, Oiartzungo Oiareko Ugalderekin bikote eginez 22 eta 10 irabazi zien Aurrera Saiazeko Urbieta I eta Ezkaraiko Iturriagari. Oraingoak Eratsungoak bere kasta berezia atera zuen eta ordu erdian eraman zuen partida, klase handia erakutsiz.

Lizarrako lau terdiko txapelketan, alebin mailan, Errekako Iker Salaberria goizuetarrak 18 eta 13 irabazi zion Huarteko Etxeberriari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun