Erreka elkartearen lana saritu du Nafarroako Judo Federazioak

TTIPI TTAPA 2009ko abenduaren 16a

Oskar Mindegia eta Errekako judo eskolatik ateratako hainbat judokak dotore-dotore hartu zuten saria. TTIPI TTAPA

Federazioaren 50. urteurrena dela eta Doneztebeko elkartearen lana goraipatu dute

Urteetan egindako lanak saria hartu du trukean. Erreka Kirol Elkartea saritua izan da judoaren inguruan egiten ari den lanagatik. Urteak daramatza Oskar Mindegiaren judo eskolak lanean, eta kirolari onak atera dira, gainera. Nafarroako Judoaren Federazioaren 50. urteurrenaren harira, ospakizuna egin zen Iruñean abenduaren 12an, eta hantxe jaso zuen saria Erreka elkarteak. Errekako eta Larrabideko Teknifikazio zentroko judokak, eta Oskar Mindegia entrenatzailea izan izan ziren ekitaldian.
Nieva Larraya eta Santiago Diaz saritu zituzten, Espainiako txapeldunak direlako 52 urtez beheitiko eta 100 kiloz beheitiko kategoriatan.



Nafarroako txapelketa larunbat honetan Mendillorrin

Ekitaldi horretan izan ziren Noelia Ariztia eta Sandra Averok asteburu mugitua izan dute, Mendillorriko Eguberrietako Nazioarteko txapelketan ere parte hartu baitzuten. Biak irabazle suertatu ziren beraien kategoriatan, 57 kiloz beheitikoan Sandra eta 63 kiloz beheitikoan Noelia. Larunbat honetan, Mendillorrin bertan jokatuko den Nafarroako txapelketarako aurrekari ona da Errekako bi judokentzat. Beraiekin batera, Errekako Ariane Casal ere ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun