Eskualdeko lau emakume txingekin lehian

ttipi-ttapa 2009ko abenduaren 15a

Emakumezkoen Euskal Herriko Txinga-Eramate Txapelketa jokatu zen Goizuetan azaroaren 22an eta lehian aritu ziren sei kirolaritatik lau eskualdekoak izan ziren: Esther Iriarte narbartearra, Maria Do Ampara Sousa Xanta eta Estitxu Almandoz lesakarrak eta Nerea Sorondo beratarra. Bertze biak arabarrak izan ziren. 25na kiloko txingak erabili zituzten 28 metroko plazan, eta Esther Iriartek marka hautsi eta berriz jantzi zuen txapela. 1.176 metro egin zituen (44 plaza). Xanta gelditu zen bigarren, 765 metro egin ondotik (27 plaza eta 4,35 metro); Olga Artiñano hirugarren 618,18 metro eginda (22 plaza eta 0,70 metro); Estitxu Almandoz laugarren 476 metro egin ondotik (17 plaza); Nerea Sorondo hirugarren 353,70 metro eginda (12 plaza, erdia eta 3,70 metro) eta Olga Guleva seigarren. 353,70 metro egin zituen (12 plaza, erdia eta 2,80 metro). Joan den urtean ere, Iriarte eta Xantak lortu zituzten lehenbiziko bi postuak. 840 metro (30 plaza) egin zituen Iriartek, eta 700 metro (25 plaza) lesakarrak. Almandozek, bere aldetik, aise ondu zuen iazko marka (338,70 metro, 12 plaza eta 2,70 metro) eta Sorondo ez zen aritu 2008an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun