Aurten ere Turismo Bulegoak marrazki lehiaketa antolatu du Eguberrien karietara. 11 urte arteko haurrei zuzendua da, eta lanak heldu den ortzirala baino lehen itzuli behar dira. Ttikienek Eguberrietako izaia irudikatu beharko dute, eta handienek Olentzero edo Aita Noel nola ibiltzen den. Emaitzak urtarrilaren 13an emanen dituzte.