Urte guziz bezala, etxez etxe pasatu baino lehen, Olentzerok bisita bat eginen die hiru eskoletako haurrei, hauek bakantzetara joan baino lehen. Ostiral arratsaldean ikastolara joanen da lehenik eta hango haurrak lagun izan dituela plazaraino jautsiko, bere asto eta guzti. 18:00 aldean haurrek ongi-etorria eginen diote plazan, klasean prestatu dituzten Eguberrietako kantuak eskainiz. Segur aski ikazkinak ez ditu ikatzarekin eskertuko baizik eta goxoki andanarekin. Arratsaldea finitzeko Sarako Kantariek bazterrak alaituko dituzte aperitifa denboran.